XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gazte onentzat gertaera au mingarria izan zitzaion; baña beste aldetik erlijioso aiek pozgarri izan zitzaizkion; bada ikusirik gazte onen Modesti, Batutasun eta Obedientzi guztizkoa, guztien biotzak irabazi, eta Prudentzi, Zelo ta maitetasunaz tratatu zuten; eta bera ere bizi guztian esker onekoa izan zitzaien.

Esamiña onek egunen batzuek iraun zituan.

Gure Agustin arriturik zegoan, aideak Nobiziadutik bera ateratzea nai izan zutela pentsatzean, izanik beretzat jesuita sartzea Jainkoari zor zion mesederik aundiena.

Beti gauza bat juezari erantzuten zion: Jesusen Konpañiara Jainkoak deitu dit, eta dei oni jarraitzea da nere erabaki ta asmo bakarra.

Juezak laister ezagutu zuan aren bokazioa egizkoa zala; baña ala ta guztiz ere epaia ematea luzatu zuan.

Onetan San Luis Gonzaga, anai Agustiñen godartari ta bitarteako bereziaren eguna eldu zan, eta santu oni erregu luze ta irazekiak egiñaz, eskatu zion, lagun zetzaiola, ta bere Nobiziaduko kabi gozora lenbaitlen biur zezala.

Egun orretan Aita Guardianari benaz eskatu zion, Komunio Santua artzeko baimena, ta onek oparo eman zion, eta egun orretan bertan juezak aizken epaia eman zuan, aditzeratuaz Agustiñen bokazioa egizkoa zala.

Esker onak emanik Aita Guardian eta beste erlijiosoai egun ortan San Inazioren Kolejiora eraman zuten, eta bigaramonean, Villagarcía-ko Nobiziadura.

Nobizioak pozezko arrera andia egin zioten, eta are ta geiago pozez beren artean artu zuten;(...).